abe 03 Deba
1970. urteko abenduaren 3tik 9ra bitartean egin zen Burgosko Prozesua. ETAko 16 kide prozesatu zituzten, gerra kontseilu batean, ustez Meliton Manzanasen hilketan parte hartzeagatik. Akusatuen artean Itziar Aizpurua debarra eta bere senar Jokin Gorostidi zeuden. Epaiketak aurrekaririk gabeko oihartzuna izan zuen Euskal Herrian, baita nazioartean ere. Epaitutako herritarren testigantzak jasotzen ditu El proceso de Burgos filmetik ateratako bideo honek.
aza 19
Deba
Har zitekeen erabaki berbera prozedurak ongi betez, informazioa partekatuz eta gardentasunez. Azaroaren 6an Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratutako iragarkiak dio urriaren 30eko udalbatzarrean onartutako kreditu aldaketa foru arauak dionari jarraiki egin dela. EH Bilduk zegokion prozedura ez zela bete iritzi du eta horregatik erreklamazioa aurkeztu du.