Egin zaitez Zuhatzakide!

Zuhatza Euskara Elkarteko bazkide guztiek jasoko dute Berriketan aldizkaria etxean. Bazkidetzaren urteroko kuota 30 eurokoa da. Bete ondoko formularioa eta lehenbailehen erantzungo dizugu. Eskerrik asko!

Informazio gehigarria

Gaur egun, Deba eta Itziarko 525 bat lagunek osatzen dugu Zuhatza Euskara Elkartea. Gure herriak euskarazko komunikabide propioak izan ditzan babesten dute, Zuhatza Euskara Elkarteko bazkidetzaren bitartez. Beraien bultzadari esker, Berriketan.eus doan irakur dezakezu Interneten. Zure ekarpenak ere aurrera egiten lagunduko digu. 

Zuhatza Euskara Elkarteko bazkide izateak baditu hainbat abantaila:

  1. Debako euskalgintza laguntzea eta proiektuaren parte izatea. 
  2. Berriketan aldizkaria etxean jasotzea hilabetero, baita formatu digitalean ere. 
  3. Elkartearen Batzar Orokorrean parte hartzeko aukera. 
  4. Prezio bereziak Zuhatza elkarteak antolatzen dituen egitasmo, emanaldi eta produktuetan. 
  5. Lehentasuna kopuru mugatuko jardueretan edota elkartearen lan-deialdietan.
  6. Zuhatzak antolatutako askotariko zozketetan parte hartzeko aukera.

Zuhatza Euskara Elkarteko bazkideek 30 euroko kuota ordaintzen dute urtean –azken urteotan, 9 euro itzuli dizkio Foru Aldundiak bazkide bakoitzari errenta aitorpena egitean, lehentasunezko jardueratzat hartu duelako–.