Lege oharra

1. INFORMAZIO OROKORRA

berriketan.eus web gunearen erabilera eta jarduera arautzen dute Baldintza Orokor hauek. Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuen uztailaren 11ko 34/2002 Legeak aurreikusitakoaren arabera, jakinarazten da webgune hau Zuhatza Euskara Elkarteak kudeatzen duela, IFK G20623955 duenak, eta helbide soziala Gipuzkoan, Ifar kalea, 12 – behea | 20820 DEBA (Gipuzkoa). Aurrerantzean ZERBITZU-EMAILEA.

2. ERABILERA BALDINTZAK ONARTZEA

Webgune honetara sartzeak edo edozein modutan erabiltzeak Baldintza Orokor hauek guztiak eta, alde bakarretik, ZERBITZU-EMAILEAK edozein momentutan zehatz ditzakeenak onartzen direla esan nahi du. Horrenbestez, bisitari edota erabiltzaile ororen ardura izango da web gune honetara sartzen den bakoitzean indarrean dauden erabilera Baldintza Orokorrak arretaz irakurtzea. Beraz, erabiltzailea ez badator bat hemen xedaturiko edozein baldintzarekin, ez du web gune honetan sartu behar. Era berean, zerbitzu batzuk erabiltzeak esan nahi du ZERBITZU-EMAILEAK edozein unetan, berariazko izaeraz edo Erabilera Baldintza Orokor hauek ordezkatu edo osatzeko, zehatz ditzakeen baldintza partikularrak, erresalburik gabe, onartzen dituela.

3. XEDEA

berriketan.eus webgunearen bidez, ZERBITZU-EMAILEAK, berak edo zerbitzu eta edukien hornitzaile diren hirugarren pertsonek, erabiltzaileen eskura jarritako eduki, zerbitzu, informazio eta datuetarako sarbidea emango die erabiltzaileei. ZERBITZU-EMAILEAK edozein unetan web gunearen aurkezpena, egituraketa eta kokalekua aldatzeko eskubidea izango du, baita hartan jasotako eduki, produktu eta zerbitzuak aldatzeko ere.

4. SARTZEKO BALDINTZAK

Oro har, webgunean dauden produktu eta zerbitzu desberdinen informaziorako sarbidea, eta nabigatzeko aukera librea eta doan izango da, eta horrenbestez, erabiltzaileei ez zaie erregistratzeko eskatuko eta ez dute datu pertsonalik eman beharrik izango, ez eta giltza edo pasahitzik jarri beharko. Hala eta guztiz ere, aldez aurretik erregistratu beharko da web gunearen atal batzuetara sartzeko. Eduki batzuetara sartzeko edo zerbitzuren bat erabiltzeko izaera pertsonaleko datuak eman behar direnean, horien egiazkotasuna, zehaztasuna, benetakotasuna eta indarraldia ziurtatuko dute erabiltzaileek. ZERBITZU-EMAILEAK dagokien tratamendu automatizatua emango die datu horiei duten izaera edo xedearen arabera, Pribatutasun Politikaren atalean zehaztutako baldintza eta terminoetan. Adin txikikoek zerbitzuak erabili ahal izateko, guraso, tutore edo legezko ordezkarien baimena beharko dute aldez aurretik, eta pertsona horiek izango dira beren kargu duten adin txikikoak egindako ekintza guztien erantzuleak. Adingabeen ardura duten pertsona horiek izango dute halaber haiek sarbidea izan behar duten eduki eta zerbitzuak aukeratzeko erantzukizun osoa. Internetek adin txikikoentzako egokiak izan ez daitezkeen edukietarako sartzeko aukera ematen duenez, erabiltzaileei jakinarazten zaie badirela bideak, eta zehatzago adierazteko, programa informatiko iragazkiak eta blokeatzen dutenak, eskura dauden edukiak mugatzeko aukera ematen dutenak eta, hutsezinak ez badira ere, bereziki egokiak dira adin txikikoei sarbidea kontrolatu eta mugatzeko.

5. ERABILERA BALDINTZAK

Erabiltzaileak webgunea nahiz edukiak, produktuak eta zerbitzuak modu egokian eta legez erabiltzeko konpromisoa hartzen du, une bakoitzean aplikatu beharreko legeriaren, webgunearen Erabilera Baldintza Orokor hauen eta, oro har, onartutako moral eta ohitura onen eta ordena publikoaren arabera. Honelakorik ez du egingo erabiltzaileak:

1. Ez ditu webgunea edota edukiak baimendu gabeko moduan edo iruzurrez erabiliko legez kontrako eta baldintza hauetan debekatutako helburu edo ondorioekin, hirugarrenen eskubide eta interesen kaltetan, edo zerbitzuen, ekipo informatikoen edo dokumentuen, artxiboen eta edozein ekipo informatikotan bildutako era guztietako edukien erabilera arrunta kaltetu, hondatu, gainkargatu, edo ekiditeko moduan;

2. Ez da webgunean mugaturik dauden baliabide edo esparruetara sartuko edo sartzeko ahaleginik egingo, sarrera horretarako eskaturiko baldintzak ez baditu betetzen;

3. Ez du webgunearen, hornitzaileen edo hirugarrenen sistema fisiko edo logikoetan kalterik eginen;

4. Ez ditu sarean ZERBITZU-EMAILEAREN, hornitzaileen edo hirugarrenen sistema fisiko edo logikoetan kalteak eragin ditzaketen birus informatikoak edo beste edozein sistema fisiko edo logiko sartu edo zabalduko;

5. Ez du ZERBITZU-EMAILEAREN, hirugarren hornitzaileen eta beste Erabiltzaileen datuetara sartzeko, horiek erabiltzeko edota manipulatzeko ahaleginik egingo;

6. Ez ditu edukiak erreproduzitu edo kopiatu eta banatuko, eta ez dio edozein komunikazio modalitate publikoren bidez publikoari sarbidea emanen edo eduki horiek itxuraldatu edo aldatuko, dagozkion eskubideen titularraren baimenik ez badu edo hori egitea legeak baimentzen ez badu;

7. Ez ditu jabetza intelektual edo industrialaren eskubideen inguruko oharrak eta ZERBITZU-EMAILEAREN edo edukietan sartutako hirugarrenen eskubideen gainerako identifikazio datuak ezabatu, ezkutatu edo manipulatuko, ez eta babeserako gailu teknikoak edo edukietan sar daitekeen edozein informazio mekanismo ere;

8. Ez ditu edukiak lortuko edo lortzen saiatuko, kasuen arabera, ondorio honetarako bere eskura jarri direnak edo edukiak dauden web orrietan espres zehaztutakoak edo, oro har, webguneak edota edukiak kaltetu edo hondatzeko arriskurik ez dutelako Interneten erabili ohi direnak ez bestelako bideak edo prozedurak erabilita;

9. Bereziki, eta azalpen gisa eta zehaztapen moduan, informazioak, datuak, edukiak, mezuak, grafikoak, marrazkiak, soinu edota irudi artxiboak, argazkiak, grabaketak, software eta, oro har, ondoren adierazten den beste edozein material ez transmititu, zabaldu edo hirugarrenen esku ez jartzeko konpromisoa hartzen du Erabiltzaileak: (a) Material horiek edozein modutan, konstituzioak, nazioarteko itunek eta gainerako legeriak aintzat hartzen dituen oinarrizko eskubideen eta askatasun publikoen aurka badaude, gutxiesten badituzte edo eraso egiten badiete; (b) Delituzko jarduerak eta jarduera iraingarriak, difamagarriak, belzgarriak, bortitzak edo, oro har, legearen, moralaren eta orokorrean onartzen diren ohitura onen edo ordena publikoaren aurkakoak eragin, bultzatu edo sustatzen badituzte; (d) Sexu, arraza, erlijio, sinesmen, adin edo izaera arrazoiengatik jarduera, jokabide edo pentsamendu baztertzaileak eragin, bultzatu edo sustatzen badituzte; (e) Produktu, elementu, mezu edo/eta delituzko zerbitzuak, bortitzak, iraingarriak, kaltegarriak, apalgarriak edo, oro har, legearen, moralaren eta orokorrean onartzen diren ohitura onen edo ordena publikoaren aurkakoak jaso, edonoren eskura jarri edo horietara sartzeko aukera ematen dutenak; (f) Antsietate edo izu egoera onartezina eragiten edo eragin dezaketenak; (g) Osasunerako eta oreka psikikorako arriskutsuak edo kaltegarriak diren jarduerak eragin edo horiek egitera bultzatzen dutenak.

6. JABETZA INDUSTRIALA ETA INTELEKTUALA

6.1 Jabetza industriala: Erabiltzaileak aintzat hartzen eta onartzen du webgunean sartutako edukien edota beste edozein elementuren jabetza industrial eta intelektualaren eskubide guztiak (inolako mugarik gabe kontuan harturik markak, logotipoak, merkataritza izenak, testuak, irudiak, grafikoak, diseinuak, soinuak, datu-baseak, software, fluxu diagramak, aurkezpena, “look-and-feel”, audio eta bideoa), ZERBITZU-EMAILEAREN edota hirugarrenen jabetzakoak direla soilik, eta horiek bakarrik dutela trafiko ekonomikoan erabiltzeko eskubidea. Inolaz ere, webgunean sartzeak ez du eragiten eskubide horien inolako uko egite, transmisio, lizentzia edo guztizko zesio edo zesio partzialik, espres alderantzizkoa zehazten denean izan ezik. Webgunearen Erabilerarako Baldintza Orokor hauek ez diete erabiltzaileei webgunearen edota haren edukien inguruan hemen espres aurreikusitakoaz bestelako erabilera, aldaketa, ustiapen, erreprodukzio, banaketa edo komunikazio publikorako eskubiderik ematen. Edozein eskubideren beste edozein erabilera edo ustiapen egin ahal izateko, aldez aurretik eta bereziki zeregin horretarako espres baimena eman beharko du ZERBITZU-EMAILEAK edo ukituriko eskubideen hirugarren pertsona titularrak. Edozein Erabiltzailek edo hirugarren batek kontsideratzen badu ZERBITZU-EMAILEAREN jabetzako webguneko edukiren batek bere jabetza intelektual edo industrialaren eskubideak urratzen dituela, hori jakinarazi beharko du berriketan@berriketan.eus helbidean, honako hau adierazita: 1.- Ukiturikoaren edo, hala behar badu, haren izenean jarduteko baimena duen pertsonaren -ordezkaritza hori zein tituluren arabera duen jakinarazita-, izena eta deiturak, posta helbidea eta posta elektronikoaren helbidea (aurrerantzean erreklamatzailea). 2.- Erreklamatzailearen adierazpena, ustez urratu diren eskubideen titularra dela baieztatzen duena, haren sinadura, fisikoa edo digitala, barne. 3.- Ustez urraturiko jabetza intelektualaren eskubideek babesturiko edukien deskribapen zehatza, eta haien kokaleku zehatza web gunearen barnean. 4.- Erreklamatzailearen adierazpen espresa, edukiak ustez urraturiko eskubideen titularraren baimenik gabe erabili direla adierazten duena.

6.2 Domeinu izenak: Aurreko atalean aipaturikoaren ildo beretik, berriketan.eus domeinuaren izena eta gune honetara zuzenean sartzeko balio duten guztiak ZERBITZU-EMAILEAK kudeatuak dira. Horiek trafiko ekonomikoan gaizki erabiltzea haien erregistroak emaniko eskubideak urratzea izango litzakete eta legezko araudian aurreikusitako bideetatik esetsiko dira.

6.3 Egile eskubideak: Edukiak, testuak, argazkiak, diseinuak, logotipoak, irudiak, soinuak, bideoak, animazioak, grabazioak, ordenagailu programak, kode iturburuak eta, oro har, gune honetan dagoen edozein sormen intelektual, eta gunea bera ere oro har, obra artistiko multimedia gisa, egile eskubide gisa babesten ditu jabetza intelektualaren alorreko legeak.

6.4 Erabilera pertsonalak: ZERBITZU-EMAILEAK erabiltzaileei baimena ematen die webgunean sartutako edukiak edo/eta elementuak erabili, ikusi, inprimatu, jaitsi eta gordetzeko soilik erabilera pertsonal eta pribaturako eta irabazi asmorik gabe; baldin eta horien jatorria edo/eta egilea zein den adierazten bada eta, hala behar badu, titularren copyright ikurra edo/eta jabetza industrialaren oharrak agertzen badira. Erabat debekaturik dago elementu horiek merkataritza helburuarekin edo irabazi asmoz erabili, erreproduzitu, zabaldu edo/eta banatzea, eta baita aldatzea edo deskonpilatzea ere. Espres baimendurikoak ez diren beste edozein erabilerarako, gai diren eskubideen titularraren baimena lortu beharko da aldez aurretik eta idatziz.

6.5 Ekintzen erreserba: Webgune honen erabiltzaileak aipaturiko eskubide horiek errespetatzeko eta horien kalterako izan litekeen edozein jarduera baztertzeko konpromisoa hartzen du. Nolanahi ere, ZERBITZU-EMAILEAK dagozkion legezko baliabide edo ekintza guztiak erabili ahal izango ditu bere bidezko jabetza intelektual eta industrialaren eskubideak babesteko.

7. ESTEKAK

Webguneak estekatzeko baliabide teknikoak jartzen ditu erabiltzaileen eskura eta horiek aukera ematen diete hirugarrenen edo/eta hirugarrenek kudeaturiko orrialdeetan edo/eta webguneetan sartzeko. ZERBITZU-EMAILEAK ez du orrialde horietan dagoen edukia egiaztatzen horietarako link bat zehazten duenean eta halaxe egiten du eduki horiek aplikatu beharreko legeria betetzen dutelako ustean. Halaz ere, ZERBITZU-EMAILEA ez da, inolaz ere, web orri horietan dauden produktu, zerbitzu, eduki, informazio, datu, artxibo eta beste edozein materialen erantzule, eta horiek ez ditu onartzen ezta bere egiten ere. Era berean, ez da erantzule, eta ez ditu onartzen ezta bere egiten material horietan egiten diren aldaketak. ZERBITZU-EMAILEAK ez du ziurtatzen eta ez du inolako erantzukizunik bere gain hartzen honako arrazoi hauengatik gerta litezkeen kalte eta galeren aurrean: (A) Estekaturiko guneen funtzionamendu, eskuragarritasun, irisgarritasun edo jarraipenagatik; (B) Bideren batetik estekaturik dauden guneetan kokaturiko informazio, eduki eta zerbitzuen mantenuagatik; (D) Estekaturiko guneetan dauden informazio, eduki eta zerbitzuen prestazio edo transmisioagatik; (E) Estekaturiko webguneetan dauden informazio, eduki eta zerbitzuen kalitate, zilegitasun, fidagarritasun eta erabileragatik, hirugarrenek atariaren bidez emaniko eduki eta zerbitzuei buruz xedaturikoaren baldintza berdinetan eta irismen berdinarekin. Egokitzat hartzen badu, edo agindu judizial edo administratiboak eskatuta, ZERBITZU-EMAILEAK aldatu eginen ditu aplikatu beharreko legeria urratzen edo/eta hirugarrenen eskubideak kaltetzen dituzten web orrietarako estekak.

8. GARANTIAK ETA ERANTZUKIZUNA BAZTERTZEA

8.1 Garantiak eta erantzukizuna baztertzea atariaren funtzionamenduagatik. ZERBITZU-EMAILEAK ez du webgunearen edo link bat ezarri den gainerako webguneen funtzionamenduaren eskuragarritasuna eta jarraipena ziurtatzen. Era berean, ZERBITZU-EMAILEAK ez du inolaz ere erantzukizunik izango honako hauetatik etor litezkeen kalte eta galeren aurrean: 1. Webgunea edo Linka ezarri den beste guneak eskuragarri ez egoteagatik edo horietan ezin sartu izateagatik; 2. Telefono lineetan, Internet sisteman edo jardunean ari den bitartean beste sistema elektronikoetan gertatutako akats edo gainkargen ondorioz webgunearen funtzionamendua eteteagatik edo oker informatikoak, telefono matxurak, deskonexioak, atzerapen edo blokeoak gertatzeagatik; 3. Webgunea erabiltzaileen behar espezifikoetarako egokia ez izateagatik eta; 4. ZERBITZU-EMAILEAREN kontroletik kanpo, baimenik gabe tartean sartzeagatik hirugarren pertsonek eragin ditzaketen beste kalteengatik. Ez da ziurtatzen web gunean ZERBITZU-EMAILEAREN kanpoko hirugarrenek sartutako birusik eta beste elementurik egongo ez denik eta horiek erabiltzaileen sistema fisiko edo logikoetan edo beren sistemetan bildutako dokumentu elektroniko eta fitxategietan aldaketarik eragingo ez dutenik. ZERBITZU-EMAILEAK hainbat neurri hartzen ditu web gunea eta edukiak hirugarrenen eraso informatikoen aurka babesteko. Halaz ere, ZERBITZU-EMAILEAK ez du ziurtatzen baimendu gabeko hirugarrenak sartuko ez direnik erabiltzaileak egiten duen web gunearen erabilera motan edo erabilera hori egiten den baldintza, ezaugarri eta zirkunstantzietan. Horrenbestez, ZERBITZU-EMAILEA ez da, inolaz ere, erantzulea izanen baimendu gabeko sarrera horretatik etor litezkeen kalte eta galeren aurrean.

8.2 Garantiak eta erantzukizuna baztertzea erabiltzaileek zerbitzuen eta edukien ataria erabiltzeagatik. ZERBITZU-EMAILEAK ez du, inolaz ere, erantzukizunik izango erabiltzaileek edo/eta hirugarrenek egin dezaketen web gune edo edukien erabileraren aurrean, ezta erabilera horretatik etor litezkeen kalte eta galeren aurrean ere. ZERBITZU-EMAILEAK ez du inolako erantzukizunik izango erabiltzaileek egiten duten zerbitzu eta edukien erabileratik etorritako era guztietako kalte eta galeren aurrean, edo erabiltzaileek beren buruari buruz ematen duten informazioaren egiazkotasun, indarraldi, zehaztapen edo/eta benetakotasun ezak eragin ditzakeenen aurrean, eta bereziki, baina ez modu esklusiboan, erabiltzaileak, atariaren bidez eginiko edozein eratako komunikazioan hirugarren baten nortasuna hartzeagatik etor litezkeen era guztietako kalte eta galeren aurrean.

8.3 Garantiak eta erantzukizuna baztertzea edukiengatik. ZERBITZU-EMAILEAK ez du, inolaz ere, erantzukizunik izango honako arrazoi hauengatik etorritako kalte eta galeren aurrean: 1. Edukien legezkotasun, fidagarritasun, erabilgarritasun, benetakotasun, zehaztapen eta gaurkotasun ezagatik etor daitezkeen era guztietako kalte eta galerak direnean. 2. Edukiak edozein asmorako egokiak ez izateagatik eta sorturiko itxaropenak ez betetzeagatik.

9. ESKATU EZ DIREN MERKATARITZA KOMUNIKAZIOAK POSTA ELEKTRONIKOAREN BIDEZ EGITEKO DEBEKUA ZERBITZU-EMAILEAK

ez du: 1. Erabiltzaileen daturik bilduko publizitatea egiteko xedean eta edozein eratako publizitatea eta jakinarazpenak bidaltzeko salmenta helburuekin edo merkataritza izaerako beste helburu batzuekin, aldez aurretik ez badu baimena eskatu eta baimen hori lortu; 2. Ez die aldez aurretik eskatu edo baimendu ez den beste edozein mezu bidaliko pertsona askori; 3. Ez du aldez aurretik baimendu ez den mezu elektronikoen katerik bidaliko; 4. Ez du zerbitzuen bidez lor daitekeen banaketa zerrendarik erabiliko; 5. Ez ditu banaketa zerrendatik bildutako datuak hirugarrenen eskura jarriko edozein helbururekin.

10. ZERBITZUEN ALDAKETA ETA AMAIERA

Hasiera batean, gune honen iraupena mugagabea bada ere, ZERBITZU-EMAILEAK bere zerbitzuen prestazioa, osorik edo zati bat, edozein momentutan eta haren erabiltzaileei aldez aurretik jakinarazi gabe, aldatu, bertan behera utzi edo amaitzeko eskubidea du. Era berean, ZERBITZU-EMAILEAK edozein momentutan aldatu ahal izanen ditu web gune honen erabilera baldintzak.

11. APLIKATU BEHARREKO LEGEA ETA JURISDIKZIOA

Lege espainiarrek arautzen dituzte Erabilera Baldintza Orokor hauek. ZERBITZU-EMAILEAREN webgunearen inguruan gerta litekeen edozein eztabaida, jurisdikzio espainiarraren aurrean bideratuko da, eta EAEko Auzitegi eta Epaitegien, eta hierarkia mailan haien gainetik daudenen mende geldituko dira aldeak, beste eskumen batzuei espres uko eginik horrelakorik baldin balute eta aipatutakoen desberdinak balira. Edozein gauza argitzeko, edo edozein eratako kexa, iradokizun edo aipamen egiteko modurik erraz eta eraginkorrena e-posta bat bidaltzea da berriketan@berriketan.eus helbidera, edo bestela, honako telefono honetara deituta: 943 19 13 83. Ifar kalea, 12 – behea  |  20820 DEBA (Gipuzkoa)  |  Tel.: 632 043 322  |