Gure Haurrak Ere Badira dinamikak ekimen bateratua antolatu zuen atzo Euskal Herriko ikastetxeetan, hezkuntza-komunitateek haurrei, nerabeei eta, oro har, Palestinako herriari elkartasuna adierazteko aukera izan zezaten. Eta, deialdiarekin bat eginez, Debako Luzaro eskolan ere elkartasun argazkia atera zuten eguerdian. "Palestinako haurrak gure eskoletan gogoan" lelopean egin zuten talde argazkia ateratzeko deialdia.