Zuhatza-Kolore Anitz Aisialdi Taldean hezitzaile eta begirale euskaldunen lan poltsa osatzen ari gara, datozen hilabeteotan sor daitezkeen beharrak asetzeko helburuz. Beraz, aisialdiko ekintzetan gurekin begirale lanetan jarduteko prest baldin bazaude, ez izan zalantzarik eta batu gure taldera, birritan pentsatu gabe! 

 

 

 

Eskatzen da:

  • Hezkuntzarekin zerikusia duten ikasketak amaituta izatea edota begirale titulua izatea.
  • Ahozko euskara maila altua izatea.

Baloratuko da:

  • Aisialdian lan-eskarmentua izatea.
  • Hezkuntza-premia berezietako ikasketak nahiz esperientzia izatea.
  • Debakoa edo Itziarkoa izatea.
  • Aisialdiko begirale ikastaroa euskaraz egin izana.
  • Zuhatza Euskara Elkarteko bazkide izatea.

Curriculumak bidaltzeko epea: Apirilak 21


> Klikatu HEMEN zure curriculuma bidaltzeko