Gure Eskuk herritar guztiak animatu nahi ditu etzi (apirilak 10), arratsaldeko 16:00etan, Urazamendik eta Errotazar aldera ikurrinekin joatera. Apirilaren 12an (larunbata), aldiz, lasterketa Lasturko errepideetatik igaroko denez, bertara hurbiltzeko deia egiten dizuegu.
Erronka handiak bizi ditu Euskal Herriak; euskararen aurkako oldarraldi judiziala, geure kultura eta nortasunaren biziberritzea, balore komunitarioen transmisioa, erronka sozioekonomiko desberdinak edo nazioarteko egoera nahasia, besteak beste. Horiei guztiei erantzun ahal izateko, erabaki guztiak bertatik hartzea ezinbestekoa dugu.
Herri bat gara eta geure etorkizuna libre eta demokratikoki erabaki nahi dugu. Horretarako, berraktibatu beharrean gaude; Itzuliko bidean erakuts dezagun geure aldarria ikurrinak eramanda! Animatu!