Deban EH Bildu lehen indarra
2019ko Europako Hauteskundeetako datuekin alderatuz gero, Deban bi indar politiko nagusiek behera egin dute bototan. Orain bost urte bezalaxe, EH Bildu koalizioa nagusitu da udalerrian, baina 2019an baino 178 boto gutxiago eskuratu ditu. EAJren koalizioa izan da bigarren, baina 512 boto gutxiago lortu ditu oraingoan. Eta hirugarren izan da PSOE, baina azken honek gora egin du bototan, 2019an baino 165 boto gehiago izan baititu.
PPk ere gora egin du oraingoan, 23 boto gehiago eskuratuta, eta Elkarrekin Podemosek jaitsiera nabarmena izan du, 2019an baino 227 boto gutxiago lortu baititu. Sumarrek 47 herritarren babesa izan du, eta Voxek gora egin du udalerrian, 2019an baino 9 boto gehiago eskuratuz.