Gipuzkoako alkateak soka dantzan

Berriketan 2025eko uztailaren 7a

‘Ipuskoa. Izanetik izena 1025-2025’ lemapean, atzo goizean, Gipuzkoaren lehen erreferentzia idatziaren milagarren urteurrena ospatu zuten Tolosan, Aldundiko agintariek eta Gipuzkoako herrietako alkateek elkarrekin dantzatu zuten soka dantzaren bitartez. Alazne Txurruka Debako alkateak ere parte hartu zuen soka-dantzan.