Palestinaren aurkako genozidioa salatzeko elkarretaratzeak izango dira gaur Deban eta Itziarren

Berriketan 2025ko api. 8a, 11:25

Gernika-Palestina herri ekimenak deituta, mobilizazioak egingo dira gaur (apirilak 8) Euskal Herriko herri guztietan, tartean Deban eta Itziarren. 19:00etan izango dira elkarretaratzeak.

Israel Palestinan egiten ari den genozidioa salatzeko elkarretaratzeak deitu ditu han eta hemen Gernika-Palestina herri ekimenak, eta gurean ere izango dira mobilizazioak gaur arratsaldean. 19:00etarako jarri dituzte hitzorduak, Lurra, justizia, bakea. Genozidioa stop lelopean.

Deban Foruen Plazan egingo dute elkarretaratzea. Itziarren, aldiz, Kalebarrenean elkartuko dira.