Zubeltzu berriro herriarena izango da. Belaunaldi askoren bizipenak gordetzen dituen espazioa, berriro irekiko dena debarrentzat. Zinea, antzerkia, musika eta kulturaren topagune izango da berriz, herriaren bihotzean.
Urte luzez hutsik egon ondoren, Debak berreskuratu du bere kulturaren etxea. EAJren lanari eta konpromisoari esker, posible izan da proiektua gauzatzea, zor publikorik sortu gabe eta udalaren etorkizuna bermatuz.
Zubeltzu ez da eraikin bat soilik: herriaren nortasunaren parte da. Han bizi izan ditugu lehen filmak, lehen txaloak, lehen emozioak. Eta orain belaunaldi berriek izango dute bertan beren oroitzapenak sortzeko aukera.
Kulturak eta komunitateak bat egiten duten leku hori berriro zabaldu da. Zubeltzu bizirik dago eta, harekin batera, Deba ere bai.
 
        
        