Zubeltzu zinema hizpide: Orain Deba

Erabiltzailearen aurpegia Orain Deba 2025ko urr. 30a, 09:37

2007. urtean itxi zuten Zubeltzu zinema; filmak proiektatu zituzten bertan hasiera batean eta beste mota bateko jarduera kultural, politiko eta abarretarako areto gisa ere erabili zen gero. Eta eraikina itxi zutenetik, Deban izan ditugun alkateek zinema hau erostea izan dute beren helburuen artean, baina hainbat arrazoirengatik ezin izan da gauzatu. Eragiketa hau egin ahal izateko dirua edukitzea izan da arrazoirik erabakigarriena. 

2023ko udal hauteskundeen ondoren, alkatetza berri bat sortu zen; kasu honetan Alazne Txurrukarena da, laneko buzoa lehen egunetik jantzita, Zubeltzu erosi ahal izatea posible egingo duen dirulaguntza lortu duena. Orain arte ametsa zirudien.

Hainbeste urtez itxita egon ondoren, lokal hori berritu egingo da irekierari eragiten dioten araudi aldaketak kontuan hartuta. Eta, ondoren, gure herriarentzako kultur ekipamendua izango da, herriko kultur talde guztien erabilerarako gunea, beren jarduera hobeto garatzeko aukera izan dezaten.