Lagun eta senideok omenaldi sentitua egin genion igandean Deban Mila Idiakezi. Batik bat, herrigintzan, mugimendu feministan eta politikan egindako lanagatik egin da ezagun Mila Idiakez, Deban ez ezik, Euskal Herrian ere. Eta ibilbide hori gogora ekarri genuen Aldats pilotalekuan egindako ekitaldian.
Ehunka lagun bildu ginen pilotalekuan. Besteak beste, Idiakezek urteotan bidelagun izan dituen taldeetako kideek eta ordezkariek hartu zuten hitza bertan, baita senideek ere, eta esker oneko mezuak izan ziren nagusi. Hitz-hartzeek, dantzak eta musikak biribildu zuten hitzordua.
Egun handira arte, Mila!