eka 13 Debabarrena
Bihar (ekainak 14) hasi, eta astebururo, greba egingo dute Avanza autobus enpresako langileek, larunbatetan eta igandetan. Ekainaren hasieran jakinarazi zuten protestaldi berria eta Avanzako Langileen Batzordeko ELA sindikatutik esandakoaren arabera, harrezkero, egoerak bere horretan dirau; hau da, inor ez da langileen ordezkariekin harremanetan jarri egoera bideratzeko, beraz, aurrera jarraitzen dute mugagabeko grebarekin.
eka 05 Debabarrena
Ekainaren 14tik, mugagabeko greba hasiko dute Avanza autobus enpresako langileek. Greba egingo dute zapatuetan eta domeketan. ELA sindikatutik esplikatu dutenez, azkenengo protestaldiaz geroztik, enpresak ez du keinu bat bera ere egin langileekin harremanetan jartzeko. Enpresak berak ez ezik, Gipuzkoako Diputazioak ere gatazka honetan zeresan handia duela azpimarratu dute.