TAO zaintzaile aritzeko lanpostu deialdia egin du udalak

Erabiltzailearen aurpegia Berriketan

Kontratua lau hilabetekoa izango da, ekainaren 1etik irailaren 30era. Izena emateko epea bihar (maiatzak 23) amaituko da.

Debako Udalak TAO zaintzan lanpostu bat betetzeko deialdia ireki du. Kontratua 2025eko ekainaren 1etik irailaren 30era artekoa izango da. Deialdia Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren bitartez egin da, eta izen-emate prozesua ere azken horren plataformaren bidez egin behar da.

Lanpostua lanaldi osokoa da, egunean 6 ordu eta 25 minutuko jardunarekin. Ordutegia txandetan antolatuta dago: 3 egun goizez, 3 arratsaldez eta beste 3 jaiegun. Lanpostuan izena emateko beharrezkoa da B motako gidabaimena eta PL1 mailako euskara ziurtagiria izatea.

Izena emateko epea zabalik dago bihar arte (maiatzak 23) eta interesdunek Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren webgunera jo behar dute horretarako. HEMEN egin daiteke izen-ematea eta bertan daude ikusgai lanposturen ezaugarriak eta nondik norakoak.