Zuhatza Euskara Elkartea, 25 urte hamaika bidelagun

Berriketan 2022ko abe. 21a, 13:59

1997ko abenduan sortu zuten elkartea, Deba herri euskaldunagoa egiteko helburuz. Geroztik, euskaldunen eta euskaltzaleen arteko sarea ehunduz joan da Zuhatza, eta, gaur egun, 500dik gora bazkideren babesa du proiektuak.

Hasieran jarritako oinarriei eutsita, askotarikoak dira mende laurdeneko ibilbide honetan garatu dituen jarduerak eta, egungo moldeetara egokituta, ibili dabilen meta izaten darrai Zuhatzak. Amaigabea da 25 urteotan elkartearen bueltan lanean aritu diren edo, egun ere, horretan jarraitzen duten kideen zerrenda.

Nolanahi ere, urtemugaren aitzakiarekin, hastapenetatik gaur egun arte bidelagun izandako hainbat herritarren hitzak jaso ditu Berriketan-ek.

Horrez gain, beste hainbat Zuhatzakideri honako galdera egin diete: Zer da (edo izan da) zuretzat Zuhatza?