Koldo Aperribai

Berriketan 2022ko abe. 21a, 13:37

Korrika badator!; Euskal Jaia plazan, bakoitzak bere janaria ekarri!; Berriketan-en idatziko dugu Gazte Asanbladako zerbait!

Horrelaxe ezagutu nuen nik Zuhatza, herriko berriak zabaldu eta euskararen aldeko ekimenak antolatzeko gune zabal eta anitz bat osatzen zuen elkartea. 2009tik 2018ra Zuhatzan lan egiteko aukera eduki nuen, koordinatzaile lanetan. Ina, Iñaki, Lukax, Joseba, elkarteko bazkide, euskararen boluntario eta Zuhatzako lantalde osoari… eskerrik asko, bihotzez, bizitako guztiarengatik!

Ekimenak antolatzen gustura aritu izan naiz herrian euskara bultzatzen! Familia eta baserriko eginbeharrak kontu, Zuhatzako koordinatzaile lana laga nuen.

Euskara eta euskal kulturaren alde lanean egunerokotasunean, ekimenak antolatzen eta albisteak sortu eta zabaltzen jarraitzea ez da lan makala!

Zuhatzak bide horretatik jarraitzea nahiko nuke. 25 urte bete ditu eta bere bidean jarraitzen du euskalgintzan eragiten eta gure hizkuntza eta kultura herrian bultzatzen. Etorkizunean ere Zuhatza herritarrak biltzeko gune zabala izatea nahiko nuke, elkarlana eta ilusioa ardatz hartuta!

[Zuhatza Euskara Elkartea, 25 urte hamaika bidelagun albiste nagusira bueltatzeko, sakatu HEMEN]