Iñaki Elosua

Berriketan 2022ko abenduaren 21a

Zuhatza Euskara Elkarteak ekintza asko burutu izan ditu bere ibilbide luzean, orain 25 urte sortu zenetik. Bere aldizkaria zabaldu izan du hilero (irailean izan ezik); 1.400 ale hilabete bakoitzean. Eta beste hainbat ekintza ere aipatu nahi nituzke:

  • Garai berriko Euskal Jai “berriztatuaren” sortzaile, eratzaile eta bultzatzaile zintzoa izan da hogeitik gora jaialditan.
  • Hainbat musika jaialdi antolatu ditu elkarteak, Fermin Muguruza eta abar ekarriz Debara.
  • Bertsolarien jaiak ere ospatu izan ditu, ekitaldietan txapelduna bertan zela, edota Xabier Amuriza bere ahotsean Lazkao Txiki irudikatzen jarri zueneko hura bezala.
  • Zumardian haurrentzako ekitaldi arrakastatsu ugari egin izan ditu hainbat eta hainbat urtean.
  • Arkeologiaz ere arduratu izan da Zuhatza, Praileaitz-en aurkikuntzaren berri emateko Xabier Peñalver eta Jose Antonio Mujikaren hitzaldia antolatuz, adibidez, Kultur Elkartean.
  • Eta bestelako hainbat bideo proiekzio eta hitzaldi ere eskaini izan ditu Kultur Elkartean.
  • Elkarteak orain ere Benito Lertxundiren emanaldi arrakastatsua antolatu berri du. Eta abar eta abar egiten jarraitzen du.

[Zuhatza Euskara Elkartea, 25 urte hamaika bidelagun albiste nagusira bueltatzeko, sakatu HEMEN]