2024ko aurrekontuak hizpide, herri batzarra otsailaren 14an egitekoak ziren Itziarren, baina hileta-elizkizun bat tarteko, bilera atzeratzea erabaki zuten. Eta deialdi berria gaurko egin dute: Burugorri eraikineko lehen solairuan izango da hitzordua, 19:00etan. Herritar guztiak gonbidatu dituzte bertan parte hartzera.
Auzo udaletik gogorarazi dutenez, bilkuraren gai ordenean lau puntu nagusi daude: Itziarko Auzo Udalaren 2024ko aurrekontuen aurkezpena, Arantza Egaña Itziarko auzo alkatearen azalpenak, Alazne Txurruka Debako alkatearen azalpenak, eta herritarren galderak zein ekarpenak.