Zubeltzu zinema hizpide: zer diote alderdi politikoek?

Berriketan 2025ko urr. 30a, 09:42

Udal gobernuak urriaren 9an iragarri zuen Zubeltzu zinema erosiko duela herriko kultur ekipamendu berri bilakatzeko eta gaia gaurko, urriaren 30eko, osoko bilkuran landuko dute, udalbatzako kideek bozkatu eta onar dezaten. Bada, bilkura egin aurretik, Berriketan-ek alderdi politiko guztien iritzia jaso du.

Debako Udalak ohiko osoko bilkura egingo du gaur (urriak 30) arratsaldean, 19:00etan, eta bertan landuko dituzten gaien artean dago Zubeltzu zinemaren erosketa. HEMEN ikus dezakezue batzarrean eztabaidatuko duten gai zerrenda.  

Horiek horrela, orain arte gai horren bueltan zabaldu den informazioa osatze aldera, udaletxean ordezkaritza duten alderdi guztiei beren iritzia emateko tarte txiki bat eskaini nahi izan die Berriketan aldizkariak urriko alean. Osoko bilkura ospatu baino hiru egun lehenago jaso ditugu EAJ-PNV, Orain Deba eta EH Bilduren iritziak erredakzioan, paperezko edizioa aldez aurretik, astelehenean, itxi behar izan genuelako. 

Proposamen bera jaso dute alderdi guztiek; alegia, espazio eta denbora tarte berdina eskaini diegu denei, herritarrei Zubeltzuren erosketari buruz esan nahi dietena modu librean adierazi ahal izateko. Bada, hemen irakur ditzakezue beren balorazioak:

Zer diote alderdi politikoek?