Ohiko osoko bilkura egingo du bihar Debako Udalak

Berriketan 2025ko urr. 29a, 09:56

19:00etan hasiko da bilkura, udaletxeko pleno aretoan. Hilero bezala, hainbat gai izango dituzte hizpide.

Honakoa da batzarrean eztabaidatuko duten gai zerrenda:

  1. Alkatetza dekretuen kontrola.
  2. Onartzea, hala badagokio, 2026ko Ordenantza Fiskalak.
  3. Onartzea, hala badagokio, Udaltzaingoaren armarria.
  4. Onartzea, hala badagokio, 2025eko enplegu planaren kudeaketa Elgoibarko Udalaren esku uzteko hitzarmena.
  5. Oniritzia emateako, hala badagokio, Bizikidetza Batzordeak azaroaren 10ean Memoriaren eguna dela-eta, egun horretan egingo duen adierazpenari.
  6. Onartzea, hala badagokio, Azaroaren 25eko Adierazpen Instituzionala.
  7. Onartzea, hala badagokio, Zubeltzu zinearen erosketa.
  8. Eskari eta galderak.