2024ko aurrekontuak hizpide, gaur (otsailak 14) herri batzarra egitekoak ziren Burugorri eraikinean, baina, hileta-elizkizun bat tarteko, bilera atzeratzea erabaki dutela jakinarazi du Itziarko Auzo Udalak. Oraindik ez dute zehaztu hitzorduaren ordu berria.