Konputu orokorrari begiratuta, oso gutxi, baina behera egin du langabezia tasak Debabarrenean, %10,35etik %10,32ra. Eta beherakada xume horren atzean, hiru herritan eman den gorakada eta beste hirutan eman den beherakada dago.
Eskualdeko daturik txarrena Soraluzekoa da. Izan ere, langabezia tasa %12,99ra igo da, urriko %12,41eko tasatik. Gora egin du Mutrikun, %6,85etik %7,27ra, eta Mendaron ere, %8,91tik %9,11ra.
Daturik onenak, berriz, Debakoak izaten jarraitzen du. Hain zuzen ere, %5,84tik %5,12ra jaitsi da tasa azken hilabetean. Era berean, behera egin dute datuek Eibarren (%12,01tik %11,99ra) eta Elgoibarren ere (%10,01tik %9,82ra).
Hona hemen datuak herriz herri:
- Deba 135 %5,12
- Eibar 1.502 %11,99
- Elgoibar 524 %9,82
- Mendaro 90 %9,11
- Mutriku 191 %7,27
- Soraluze 227 %12,99
- Debabarrena 2.669 %10,32