Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziak, Debegesarekin batera, eskualdeko enpresa txiki eta ertainentzako doako jardunaldi bat antolatu du. Ostiralean (irailak 20) izango da hitzordua eta, bertan, enpresek lehiakortasuna eta eraginkortasuna hobetzeko eskura dituzten zerbitzuak aurkeztuko dira, baita hainbat kasu praktiko ere.
Zehaztu dutenez, Goimek enpresan (Itziar industrialdeko 2. lurzatia) elkartuko dira. 08:30ean hasiko da jardunaldia eta 10:30ean amaitu. Antolatzaileek gogorarazi dute jardunaldiak doakoak direla, baina beharrezkoa dela aurrez izena ematea. Interesa dutenek honako LOTURA HONETAN sartuta izena eman dezakete.
Jardunaldiei buruzko argibide gehiago, Debegesaren webgunean.