Gaurko gauerdia igarota hasiko da Europako Parlamenturako hauteskundeetarako kanpaina, ostiraleko (maiatzak 24) 00:01ean, eta ekainaren 7an amaituko da, ostiralarekin, 23:59an. Gogorarazi dutenez, oraindik ere zabalik dago botoa posta bidez emateko epea; eskaerak maiatzaren 30era arte egin daitezke, Correoseko edozein bulegotan.
Hego Euskal Herrian ekainaren 9rako dago jarrita hitzordua, baina Europako Batasuneko herrialdeetan ekainaren 6tik 9ra daude deituta hauteskundeak. Bertan, hamargarren legealdian Europako Parlamentuan eseriko diren 720 diputatuak aukeratuko dituzte herritarrek.