Hauek dira kontratatuek egin beharko dituzten lanak: Soraluze, Deba, Itziar eta Mutrikuko berdeguneak egokitzea eta edertzea, elementu txikiak eta ondasunak konpontzea, lorezaintzako eta igeltserotzako oinarrizko lanak egitea, eta espazio publikoak eta bideak mantentzea eta garbitzea.
Kontratua 6 hilabetekoa izango da (otsailetik abuztura), lanaldiaren %75ean, eta deialdian izena emateko beharrezkoa izango da langabezia egoeran egotea. Eskaintzari buruzko informazioa jasotzeko eta izena emateko, sartu esteka honetan.