Ekintzailetzari buruzko gehigarria landu dugu eskualdeko euskarazko hedabideok

Berriketan 2022ko mar. 25a, 10:48

Debabarreneko Komunikazio Taldeak (DKT*) Ekinean Debabarrenean izeneko gehigarria landu du, eskualdeko euskarazko aldizkarietan txertatuta aurkitu ahal izango duzuena.

Ekintzailetza ardatz hartuta, Debabarrenean ekiteko gakoak, ekintzailetza adibideak, informazio praktikoa, hezkuntza-zentroek ematen dituzten aukerak, ekiteko orduan bidelagun izan daitezkeen elkarteak eta beste zenbait gai landu ditugu bertan.

*DKT: Drogetenitturri (Ermua eta Mallabia), Pil-Pilean (Soraluze), Berriketan (Deba), Barren (Elgoibar eta Mendaro) eta …eta kitto! (Eibar).