Debabarrenako Mankomunitateko presidente berria hautatzeko ezohiko batzordea egin zen uztailaren 27an, eta bozken gehiengo absolutua lortu ostean, Ion Zubiaurre Ros Elgoibarko zinegotziak hartu zuen kargua. Mankomunitatea osatzen duten udalerrietako ordezkariek egindako bozketan balizko hamabi bototatik zortzi aldeko lortu zituen Zubiaurreren aldeko hautagaitzak. Hala, bera izango da hurrengo lau urteetan mankomunitatearen ordezkari nagusia; “gogotsu” hartu du erronka berria.
Honako ordezkariek osatuko dute mankomunitateko gobernu batzordea:
- Presidentea: Ion Zubiaurre Rosa (Elgoibar, EAJ)
- Presidenteordea: Ana Telleria Echeverria (Eibar, PSE)
- Batzordekideak:
- Iñigo Loyola Garate (Elgoibar Udala)
- Anton Garai Berezibar (Debako Udala)
- Inhar Mutiozabal Zabala (Mutrikuko Udala)
- Unai Larreategi Azurmendi (Soraluzeko Udala)
- Enetz Ezenarro Arriola (Mendaroko Udala)
- Igor Aguirre Barrientos (Mallabiako Udala)
- Ermuako ordezkaria, izendatzeke