Eskualdeko gaztagileek Gazta Azoka egingo dute apirilaren 23an (larunbata), 08:30etik 13:00etara, Errebal Plazan.
Hauek izango dira azokan egongo diren gazta ekoizleak:
– Enrike Gisasola (SOSOLA Baserria – Eibar) – Ardi gazta ekologikoa
– Beñat Egaña (GOIENETXE Baserria -Mutriku) – Ardi gazta
– Iñaki Ansola (MAUSITXA Baserria – Elgoibar) – Idiazabal J.I. ardi gazta
– Nagore Martin (EGOTZA Baserria – Soraluze) – Ahuntz gazta
– Ruben Markina (MALLEGOI Baserria – Mallabia) – Axeleku behi gazta