“Herri bizi eta kohesionatuago baten bidean aurrera egiten jarraitzeko” taldea aurkeztu du EH Bilduk maiatzaren 28ko udal hauteskundeei begira. “Taldea, borondatea eta proiektua badauzkagu, ekonomia iraunkorra, zaintza, hezkuntza, berdintasuna eta kultura lehenetsiko dituen gorbernantza ereduarekin, herri parte-hartzaileago batean sinesten dugulako”, nabarmendu dute koaliziokideek.
Joan den larunbatean, apirilaren 23an, egindako ekitaldi publikoan aurkeztu zuen EH Bilduk bere hautagaien zerrenda. Aurrez agintaldi ezberdinetako zinegotzi izandako kideak ez ezik, datozen hilabete eta urteotan lantaldean jarduteko prest dauden hautagaiak ere izan ziren agertokian. Bertaratutako ehundik gora herritarren aurrean, hautagaiek banan-banan hartu zuten hitza aurkezpenean eta Gilen Garcia egungo alkateak eta datozen hauteskundeetarako alkategaiak eman zion amaiera ekitaldiari.
Hauek dira Deba-Itziarko EH Bilduko lantaldea osatuko dutenak:
1. Gilen Garcia Boyra
2. Itziar Irizar Beristain
3. Antxoka Elorza Altuna
4. Oihana Irusta Lazkano
5. Aritz Larrañaga Unanue
6. Edurne Aristi Careaga
7. Jon Ander Urain de Jesus
8. Mari Seara Eizaguirre
9. Sabas Bedialauneta Gomez
10. Miren Gurutz Peña Iriondo
11. Roke Arantzamendi Altzibar
12. Mila Aranguren Larrañaga
13. Antxon Etxeberria Larrea
14. Itziar Larramendi Enbil
15. Egoitz Alberdi Osa
16. Maria Jesus Carrillo Aizpurua