Uztailaren 26ra arte dago epea zabalik zortzi balio anitzeko peoiren lanpostuetarako izena emateko

Berriketan 2022ko uzt. 21a, 14:00
Debemenek, Debabarreneko Landa Garapenerako Elkarteak, berrorekarako eta ekitaterako lurralde-proiektu berrien programaren barruan, zortzi lanpostu betetzeko izena emateko epea zabaldu du, zaurgarriak diren kolektiboei zuzendurik.

Soraluze, Deba, Itziar eta Mutrikuko udalek, Debemen elkartearen bitartez egin dute lanpostuak betetzeko lan-eskaintza, eta uztailaren 26ra arte zabalik dago izena emateko epea, Euskadiko Enplegu Zerbitzuan, Lanbiden.

Balio anitzeko zortzi lanpostu hauek sei hilabeteko kontratua izango dute irailetik aurrera eta lanpostuaren jabeak lorezaintza-, garbitze-, margotze-, eta igeltserotza-lanak burutu beharko ditu Deban, Itziarren, Mutrikun eta Soraluzen. Lan-eskaintzaren kodea:162022009119

Izena emateko edo informazio gehiago eskuratzeko jo Lanbideren webgunera edo Euskadiko Enplegu Zerbitzuaren bulegoetara.