Urriko ‘Berriketan’ aldizkariaren edizio digitala irakurgai

Berriketan 2022ko urr. 28a, 10:00

Herri aldizkariaren 277. zenbakia Internet bidez ere irakurtzeko aukera dago berriketan.eus atarian. Ale berria ez ezik, aurrez kaleratutako hilabetekari guztiak ere bertan daude irakurgai.

Urriko ale honetan landutako gaien artean, besteak beste, honako hauek aurkituko ditu irakurleak: Debako Kontalariak taldeko kideei egindako elkarrizketa, Neomak eta Xahu musika taldeen lehenbiziko diskoei buruzko albisteak, Goiatz Leibar txirrindulariarekin eta Basque Crossfit Txapelketaren final handirako sailkatu diren hiru debarrekin izandako solasaldiak, Euskeraz Bagera zikloaren nondik norakoak… Bestelako albiste, gutun eta iritziak ere jaso ditu, betiko legez, hilabetekariak.

HEMEN irakur daiteke ale osoa.