Parte-hartze arauak
Komunitate honetan parte hartzeko ondorengo arauak zehaztu ditugu:
- Berriketan.eus-en parte hartzeko erregistratu beharra dago. Alegia, erabiltzaile bihurtu.
- Testua euskaraz idatzi behar da.
- Erantzunetan edo bestelako ekarpenetan, ez du akusaziorik eta irainik onartuko Berriketan-ek. Halakorik balego, kentzeko eskubidea dauka Berriketan-ek.
- Eskertuko dizugu izen-abizenekin idaztea, ahal duzula behintzat.
- Iritziak eztabaidaren gaira mugatzea eskatzen da. Gaiarekin bat ez datozen ekarpenak kentzeko eskubidea du Berriketan-ek.
- Eztabaidarako gaia proposatu nahi bada, idatzi mezua Berriketan-era, mesedez.
- Erantzunetan edo bestelako ekarpenetan, ez dugu onartuko akusaziorik edo irainik. Ez dugu inola ere onartuko, anonimotasunean mozorroturik, edozer esatea edozein pertsonaren, enpresaren edota instituzioren gainean.
- Ez dira onartuko intimitate eskubidea urratzen duten mezuak.
- Publizitate mezuak ez dira onartuko.
- Berriketan-ek edozein erantzun ezabatzeko eskubidea du, baita behar izanez gero mezuak editatzekoa ere.
- Berriketan-ek arauak aldatzeko edota gehiago eransteko eskubidea dauka, eztabaidaren norabide zuzena bermatzeko helburuarekin.
Berriketan-ek ez du bere gain hartzen webgune honetan partikularrek adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik.