Honi buruz

Zuhatza Euskara Elkartea

Zuhatza Euskara Elkartea 1997an sortu zen, euskararen erabilera bultzatu eta Deba herri euskaldunago egiteko helburuarekin

Zer egiten dugu?

  • Hedabidea: Berriketan hilabetekariaren 265 zenbaki baino gehiago paperean (1.400 ale), berriketan.eus atari digitala, Youtube kanala, sare sozialak.
  • Euskalgintza:
    • Mintzalaguna: Euskaraz hitz egiteko ohitura duten lagunak ohiturarik ez dutenekin elkartzen dituen egitasmoa.
    • Lehiaketak: Gazteei zuzendutako literatur lehiaketa Mendata institutuarekin elkarlanean, euskararen aldeko lema lehiaketa…
    • Aisialdia: Kolore Anitz Taldearen eskutik (euskal udalekuak, Kolore Anitz Eguna, irteerak, bestelako ekimenak…).
  • Kulturgintza: Euskal Jaia eta hura iragartzeko kartel lehiaketa, hitzaldiak, ikastaroak, ipuin kontaketak, helduentzako eta haurrentzako ekitaldiak…
  • Herrigintza: Euskara eta euskal kultura ardatz duten herri-ekimenetan parte-hartze aktiboa (Olentzero eta Mari Domingiren etorrera, Euskaraldia, Kultur Mahaia, Korrika, Kultura eta Euskara eta Hezkuntza Batzordeak…).

Zer egin nahi dugu?

Euskara eta euskal kultura normaltasunez biziko duen komunitatea osatu nahi dugu. Nola?

  • Orain arteko bidea sendotzen jarraituz.
  • Kaleko presentzia handituz.
  • Gure jarduera gaurkotuz, IKTak (informazioaren eta komunikazioaren teknologiak) baliatuta.

Egin zaitez bazkide. Euskeraz bagera!

Bide honetan aurrera egiteko zure laguntza behar dugu!

  • Zuhatzakide izatearen abantailak:
    • Debako euskalgintza laguntzea eta proiektuaren parte izatea.
    • Berriketan aldizkaria etxean jasotzea hilabetero, baita formatu digitalean ere.
    • Elkartearen Batzar Orokorrean parte hartzeko aukera.
    • Prezio bereziak Zuhatza elkarteak antolatzen dituen egitasmo, emanaldi eta produktuetan.
    • Lehentasuna kopuru mugatuko jardueretan edota elkartearen lan-deialdietan.
    • Zuhatzak antolatutako askotariko zozketetan parte hartzeko aukera.

Urte guztiko bazkidetza 30 euroren truke.

 

Jarri gurekin harremanetan

Gurekin harremanetan jarri nahi baduzu hemen aurkituko gaituzu.