San Andres bertso-paper lehiaketarako epea zabalik dago azaroaren 4ra arte

Berriketan 2022ko urr. 28a, 08:59

Eibarko …eta kitto! Euskara Elkarteak abian jarri du XXVIII. San Andres Bertso Paper lehiaketa. 16 urtetik gorakoen mailan Euskal Herri osoko lanak aurkeztu ahal izango dira.

Bertso-paperen gaia eta doinuak libreak izango dira, eta lau puntu edo gehiagoko sei bertso gutxienez eta gehienez hamar aurkeztuko dira. Lanaren hiru kopia entregatu behar dira gaitzizenarekin sinatuta, eta gutunazal itxian gaitzizena identifikatzeko datuak (izen-abizenak, bizilekua eta telefonoa). Bertsoak postaz bidali edo norberak eraman ditzake, beranduenez azaroaren 4rako, ondoko helbidera: …eta kitto! Euskara Elkartea. Urkizu 11 solairuartea. 20.600 Eibar.

Sariei dagokienean, lehenak 300 euro eta txapela eta bigarrenak 250 euro eta plaka eramango ditu. Sarituek azaroaren 24an egingo den San Andres Bertso Jaialdian jasoko dute saria.