ELKARRIZKETA

Gilen Garcia: “Lanerako eta beste alderdiekin elkarrizketak abiatzeko prest gaude”

Berriketan 2023ko mai. 29a, 12:14
EH Bildu izan da indar bozkatuena Deban. Hona hemen, hauteskundeen biharamunean, Berriketan aldizkarirako egindako balorazioa.

Hauteskundeak irabazi ondoren, EH Bilduren alkategaiak azaldu du “oso pozik” daudela. “Oso pozik gaude hauteskundeak irabazi ditugulako eta lehen indarra garelako”. Eta halako emaitzak jasotzea espero zutela ere adierazi du. “Gutxi gorabehera, parametro horietan mugitzen ginen, eta hala izan da. Orain dela lau urte lortu genuen abantailari ere eutsi diogu; 200 bozka inguru gehiago lortu genituen eta, praktikan, mantendu egin dira. Zentzu horretan ere pozik gaude”.

Hauteskundeak gehiengo absoluturik gabe irabazi dituztela jakitun, “lanerako eta beste alderdiekin elkarrizketak abiatzeko prest” azaldu da Garcia. “Orain ikusi beharko da nola osatzen den udalbatza berria eta nor izendatzen den alkate”.