Ekaineko “Berriketan” aldizkariaren edizio digitala irakurgai

Berriketan 2022ko eka. 27a, 10:05

Herri aldizkariaren 274. zenbakia internet bidez ere irakurtzeko aukera dago jadanik, berriketan.eus atarian. Ale berria ez ezik, aurrez kaleratutako hilabetekari guztiak ere bertan daude irakurgai.

Ekaineko ale honetan landutako gaien artean, besteak beste, honako hauek aurkituko ditu irakurleak: Maddi Astigarraga zientzia-ilustratzaileari egindako elkarrizketa, Aitzuri abesbatzako zuzendari Xabier Carrillorekin izandako solasaldia edota abiatzear den Gure Giroren bigarren edizioaren nondik norakoak. Bestelako albiste, gutun eta iritziak ere jaso ditu, betiko legez, hilabetekariak. Eta, gainera, DKT Debabarreneko Komunikazio Taldeak egindako gehigarri berezia ere (“Bizi Debabarrena”) badakar oraingoan.

HEMEN irakur daiteke ale osoa.