Aberri Egunean Iruñera joateko deia egin du Euskal Herria Bilduk

Berriketan 2022ko api. 13a, 09:00

Apirilaren 17an, igandea, ospatuko da aurtengoan Aberri Eguna Iruñean, Euskal Errepublika (bakea, burujabetza eta demokrazia) lemapean.

Eta herritarrei bertan parte hartzeko deia luzatu die EH Bilduk. Manifestazio nazionala ere egingo da egunaren baitan, 12:00etan Golem-etik abiatuta, eta bertaratzeko autobusa antolatu dute Deba eta Itziarren. Debatik 9:30ean aterako da, Itziartik, berriz, 9:45ean. Arkatzan, Arranon edo Burugorrin eman ahal izango da autobuserako izena.