Egun osoko egitaraua antolatu du Itziarko Gazte Asanbladak. Aurten aukeratutako gaia: baratzea. Ikusi programazio osoa albistean.
11:00-13:30 eta 17:30-20:30. Argazki erakusketa, udaletxeko areto nagusian.
Debako Korrika Batzordearekin lankidetzan ari diren eragileek deituta, Harro Herri Eguna ospatuko da martxoaren 16an. Hona hemen egitaraua: 12:00-14:30. Korrikaren peto eta banderolen salmenta, udaletxe azpiko arkupeetan. 12:15. Debako Musika Bandaren kalejira, Plaza Zaharretik. 13:00. Aitzuri Abesbatzaren kalejira, Foruen Plazatik. 19:00-20:30. Harro Herri plazajira (kultur emanaldi laburrak herriko plazetan). 19:00etan Simon Berasaluze Plazan: Dantza saio herrikoia Gure Kai EDT eta Kalez Kale txistularien eskutik eta Kulunkaren dantza erakustaldia. 19:30ean Plaza Zaharrean: Dantza saio herrikoia Gure Kai EDT eta Kalez Kale txistularien eskutik. 19:50ean Foruen Plazan: Dantza saio herrikoia Gure Kai EDT eta Kalez Kale txistularien eskutik eta Kulunkaren dantza erakustaldia. 20:10ean Kultur Elkarteko plazatxoan: Argazki herrikoia eta Hektor Aldalurren eta Alex Turrillasen kontzertu akustikoa.
Kontzertuaren ondoren, bazkaria eta dantzaldia izango dira Itziarko Bikain jatetxean. Bazkaria 15:00etan izango da eta autobusa 14:30ean irtengo da estalitako pasealekutik. Bazkarirako eta autobusean joan-etorria egiteko txartelak Debako turismo bulegoan, eta Igarza eta Mazzantini tabernetan daude salgai. Bazkarirako txartelak 30 euroan jarriko dira salgai eta autobusekoak, 2 euroan.
Gaztelekuko 2009ko gazteek antolatu dute azoka. Besteak beste, belarritakoak, liburuak, janaria... ipiniko dituzte salgai.