Kontzertuaren ondoren, bazkaria eta dantzaldia izango dira Itziarko Bikain jatetxean. Bazkaria 15:00etan izango da eta autobusa 14:30ean irtengo da estalitako pasealekutik.
Bazkarirako eta autobusean joan-etorria egiteko txartelak Debako turismo bulegoan, eta Igarza eta Mazzantini tabernetan daude salgai. Bazkarirako txartelak 30 euroan jarriko dira salgai eta autobusekoak, 2 euroan.