Aisialdi taldeak jakinarazi duenez, urtarrilaren 3an egitekoak diren irteerarako plaza guztiak denbora gutxian bete dira. Eta esker oneko azaldu dira herritarrek deialdiari erantzun ona eman diotela ikusita.
"Izen-emate galdetegia bete duten ume batzuk itxaron zerrendan geratu dira. Onartuak izan direnei baieztapen mezua iritsiko zaie etzi (abenduak 20). Eta onartuak izan ez direnei, aldiz, dirua itzuliko zaie", azaldu dute. Gaineratu dutenez, azken momentuan bajarik egonez gero, tokia itxaron zerrendan daudenei eskainiko zaie; "izen-emate ordenaren arabera egingo dugu, eta zuzenean abisatuko diegu".