Gure Eskuk Plaza Zaharrean egindako ekitaldiaren bideoa

Erabiltzailearen aurpegia Berriketan 2025ko eka. 2a, 09:56

Deba eta Itziarko Gure Eskuk ekitaldi berezia egin zuen igandean (ekainak 1) Debako Plaza Zaharrean, hilaren 7an Bilbon egingo den manifestaziorako giroa berotzeko asmoz.

Igandeko ekitaldiaren laburpen txiki bat egin dugu ondoko ikus-entzunezkoan. Debako eta Itziarko eragile zein herritar ugari elkartu ziren bertan.