ELKARRIZKETA

Alazne Txurruka (EAJ-PNV): “Botoa eman digutenen eta gainerako herritarren interesak defendatuko ditugu”

Erabiltzailearen aurpegia Berriketan 2023ko mai. 29a, 12:27

EAJ-PNV bigarren alderdi bozkatuena izan da Deban. Hona hemen, hauteskundeen biharamunean, Berriketan aldizkarirako egindako balorazioa.

EAJ-PNVk Deban izan duen gorakadarekin “pozik” agertu da Alazne Txurruka. “Gure alderdiak 1.184 bozka lortu ditu, aurreko hauteskundeetan baino 446 bozka gehiago, eta horrek udalean sei zinegotzi izateko aukera eman digu”.

Berak ordezkatzen duen alderdiari babesa eman diotenentzako ere esker hitzak izan ditu. “Eskerrak eman nahi dizkiegu emaitza hauek lortzea egin duten Debako biztanleei”. Eta herria “etorkizunera bidean jartzeko” lan egingo dutela berretsi du. “Deba hobea lortzeko lan egingo dugula esan dugu kanpainan; gure hitza eman dugu eta hala egingo dugu, dedikazioz eta gogoz. Botoa eman digutenen eta gainerako herritarren interesak defendatuko ditugu, betiere pertsonak erdigunean jarrita”.

Hauteskundeetan izan diren emaitzak ikusita, “elkarrizketa bideak zabaltzea” ezinbesteko dela ere argi du Txurrukak. “Eta hala egingo dugu”.