Euskaraldia prestatzeko bigarren herri batzarra egingo dute gaur Ispiluen gelan

Erabiltzailearen aurpegia Euskaraldia Deba 2025ko ots. 13a, 09:10

Bilera 18:00etan hasiko da eta ordubete ingurukoa izango dela aurreikusten dute.

Pasa den urtarrilaren 30ean egin zen Euskaraldia antolatzen hasteko lehen batzar irekia, eta gaur arratsalderako deitu dute bigarrena. 18:00etan hasiko da, Agirre jauregiko Ispiluen gelan, eta ordubete ingurukoa izango dela aurreratu dute. 

Euskaraldiko sustatzaileek beste behin gogorarazi bezala, herri batzordea irekia da eta "denontzako lekua" dago bertan. Horiek hala, taldera batzeko eta bileretan parte hartzeko deia egin diete herritarrei. Batzordean parte hartzeko interesa dutenek Euskaraldiaren telefonora deitu (688 87 24 89) edo deba@euskaraldia.eus helbide elektronikora idatz dezakete.