Kultur Elkarteko Bazkidearen Eguna argazkitan

Erabiltzailearen aurpegia Debako Kultur Elkartea

Eguraldiak lagundu ez zuen arren, bazkideen omenezko eguna giro onean ospatu zuten larunbatean (ekainak 14). Ostolaza Sarien banaketa ekitaldiaren ondoren, herri bazkaria egin zuten paseo estalian eta iluntzean Bidelapurrak taldearen musika kontzertua izan zen Gaztetxean.

Debako Kultur Elkarteak Bazkidearen Eguna ospatu du, bigarrenez, eta antolatzaileak gustura daude ekimenari egin zaion harrerarekin. Esker oneko hitzak izan dituzte ekitaldietan parte hartu zuten herritarrentzat, baita egitarau osoa aurrera eramaten lanean aritu ziren boluntario guztientzat ere.

Ostolaza Sarien banaketa ekitaldiaren ondoren, 80 bat bazkidek parte hartu zuten estalitako pasealekuan egindako herri bazkarian. Egitaraua biribiltzeko, Bidelapurrak taldeak kontzertua eman zuen iluntzean Gaztetxean.

Erlazionatuak