Debako Kultur Elkarteak lehenbizikoz ospatu du aurten Bazkidearen Eguna, eta antolatzaileak gustura daude ekimenari egin zaion harrerarekin. Esker oneko hitzak izan dituzte ekitaldietan parte hartu zuten herritarrentzat, baita egitarau osoa aurrera eramaten lanean aritu ziren boluntario guztientzat ere.
Ostolaza Sarien banaketa ekitaldiaren ondoren, 90 bat bazkidek parte hartu zuten Aldats pilotalekuan egindako herri bazkarian. Arratsaldean, Andoni Agirregomezkortak Un vasco de la hostia umorezko ikuskizuna egin zuen Kultur Elkartean eta, egitaraua biribiltzeko, agertoki berean Skabidean taldeak kontzertu akustikoa eman zuen iluntzean.