Faxismoaren eta arrazakeriaren aurkako aldarria Deban

Erabiltzailearen aurpegia Berriketan 2024ko abe. 10a, 10:00

Joan den astean herriko kaleetan pegatina faxistak agertu izana salatu ondoren, igandean (abenduak 8) "diskurtso erreakzionarioen aurkako" elkarretaratzea egin zuten Foruen Plazan. 

Hamarnaka lagunek bat egin zuten igande arratsaldean Debako Gazte Asanbladak "Faxismoa eta arrazakeriari ez!" lelopean deitutako mobilizazioarekin.

"Islamizaziorik ez", "Euskal Herria euskaldunontzat" eta "Iraultzailea ez da alferrik erortzen" mezuak irakur zitezkeen Arbasoen Mendekua erakundearen izenpean egun batzuk lehenago Debako kaleetan jarri zituzten eranskailuetan. Eta asanbladak horren harira antolatu zuen, hain justu, igandeko elkarretaratzea.

"Azkenaldian ikusten gauden faxismoa eta arrazakeriaren gorakadaren aurrean, guk argi dugu; diskurtso erreakzionarioek ez dute lekurik, ez Deban, ez inon", nabarmendu zuten.