Jai giroan murgilduko da Itziar abuztuaren 1etik aurrera

Berriketan 2025ko uzt. 29a, 09:36

Kopraixak Marixiren jaitsierarekin hasiko dira ofizialki, baina Itziar bezperatik murgilduko da festa giroan, jubilatuentzako ekintzak eta kantu afaria egingo baitituzte, besteak beste, abuztuaren 1ean.

Sei egunez luzatuko dira jaiak eta askotariko ekitaldiak egongo dira haur, gazte zein nagusientzat.

Ikusi HEMEN Itziarko Auzo Udalak, Jai Batzordeak eta beste hainbat taldek eta herritarrek auzolanean prestatu duten egitaraua.