Itziarko Auzo Udaletik egindako eskaera aintzat hartu ondoren, Kalebarrenean kokatuta dagoen kutxazain automatikoa zerbitzu "hobea eta irisgarriagoa" eskaintzen duen beste batengatik ordezkatu du Kutxabankek. Auzo udaleko ordezkarien ustez, herritarrei ez ezik, industrialdera datozenei edo bertatik igarotzen diren erromesei ere egingo die mesede zerbitzu berriak.
Auzo udaleko iturriek azaldu dutenez, lehen zegoena "oso zaharkituta" zegoen. "Azken zortzi urteetan hainbat matxura izan ditu. Itziarren ez dago sukurtsalik eta kutxazain hori da herrian bertan dirua ateratzeko dugun baliabide bakarra". Gaineratu dutenez, zerbitzua hainbat aldiz dirurik gabe ere geratzen zen, horrek itziartarrak inguruko herrietara joatera behartuz.