Musikagile lasturtarrak bakarkako ibilbide berriari ekin dio, eta trikitia ardatz hartuta elektronikaren munduan barneratu da oraingoan.
Tradizioari keinu eginez, trikitiaren eraberritzea aldarrikatzen du Lau korapilo abestiak. Izan ere, hori izango da Süne-ren proiektuaren erronketako bat: trikitia soinu tradizionaletik garai berriagoetara heldu daitekeela erakustea.
Arakistainenak dira kanta berriaren hitzak eta musika. Alejandro Paez produktorearen gidaritzapean ekoitzi du abestia, Madrilgo Chanela Clicka estudioan. Artistaren ideia originalari irudia jartzen, berriz, Chroma estudioa eta Muga aritu dira bideoklipean.