Gaur (martxoak 20) guretik igaro den 23. Korrikarako motorrak eta giharrak berotzeko aukera ezin hobea izan zen atzo (martxoak 19) Itziarko kaleetan zehar. Bikain jatetxearen paretik abiatu eta eskolan amaitu zen Lizarbe Guraso Elkartearen ekimenez antolatutako Korrikaren atariko ekintza; dozenaka, ikasle, irakasle eta herritarrek parte hartu zuten bertan.